Hipopresiboak egitea ez da entrenatzea bakarrik, beste modu batean arnasten ikastea da, posturaz jabetzea eta norberaren gorputzarekiko harremanean aldaketa sakona sortzea. Momentuko presak gailentzen gaituela dirudien garai honetan, diziplina horrek prebentzioaren eta norbere buruaren zaintzaren garrantziaz ohartarazten gaitu.
Azken urteotan, ariketa hipopresiboak fisioterapiaren esparruan gutxi ezagutzen den teknika izatetik geroz eta hedatuago dagoen praktika izatera igaro dira. Baina zer dira benetan hipopresiboak?
Postura jakinen eta arnasketa ariketen konbinazio bat dira, sabel barruko presioa murriztea du helburu, zoru pelbikoa indartuz, postura hobetuz eta arnasketa funtzioa optimizatuz. Teknika arnasketa diafragmatikoan eta barne “hurrupaketa” moduko bat sortzen duten apneetan oinarritzen da. Efektu horrek, muskulatura sakona lantzeaz gain, sabelaldeko gehiegizko presioarekin lotutako arazoak arintzen eta prebenitzen ditu.
Sendentarismoak, estresak eta osasungarriak ez diren jarrera-ohiturek markatutako gizartean bizi gara. Orduak ematen ditugu pantailen aurrean eserita, arnasa azaletik hartzen dugu eta askotan ez diogu gure gorputzari jaramonik egiten minak edo lesioak agertu arte.
Testuinguru horretan, hipopresiboek onura handiak ekartzen dituzte:
- Jarrera-berreziketa: gorputzaren lerrokatze naturala berreskuratzen laguntzen dute.
- Zoru pelbikoko arazoak prebenitzea: batez ere erditzearen ondorengo prozesuetan edo inkontinentzia duten pertsonetan.
- Arnasketa eta biriketako gaitasuna hobetzea, funtsezkoa baita antsietateak eta estresak gero eta eragin handiagoa duten mundu azeleratu batean.
- Gerria murriztea eta sakoneko muskulaturaren tonifikazioa. Oso erakargarria entrenamendu berean osasuna eta estetika uztartu nahi dituenarentzat.
Hipopresiboak ez dira kirolarientzat edo erditze osteko emakumeentzat bakarrik. Honako egoeretan ere laguntza handia eskaintzen dute:
- Bizkarreko mina edo postura txarrak dituzten pertsonei.
- Haurdunaldiaren ondoren sabelaldea eta zoru pelbikoa berreskuratu nahi duten emakumeei.
- Kirol-errendimendua eta arnas-osasuna hobetu nahi dituzten pertsonei.
- Estresa edo antsietatea dutenei, teknikak erlaxazioa errazten baitu.



