k-stretch entrenamendu posturala

Gihar egonkortzaileak indartzean, oreka hobetzean eta giharretako desorekak zuzentzean gorputzaren jarrera hobetzeko diseinatutako entrenamendu metodo bat da. Entrenamendu honen helburua gorputza behar bezala lerrokatzea da atsedenean eta mugimenduan, tentsioak murrizteko eta lesioak sahiesteko. Postura-entrenamenduko ariketatetan honakoa aurki dezakegu:

Corearen muskuluak aktibatzen eta indartzen dira (sabelaldea, bizkar baxua eta pelbisa).

Bizkarrezurraren, sorbalden eta pelbisaren lerrokadura zuzentzen da.

Muskuluen malgutasuna eta oreka sustatzen dira.

Gorputz-kontzientzia eta propiozepzioa hobetzen dira.

ZER DA K-STRETCH METODOA?

K-Stretch hamaka bat da, tentsio muskularrak hobetzeko eta postura zuzentzeko diseinatua. Corporevivon eskaintzen dugun zerbitzu bat da.

NOLA EGITEN DA LAN K-STRECH METODOAREKIN?

K-Stretchak muskuluak berrorekatzen egiten du lan, kate muskularrak malgutzen ditu. Muskuluen mugikortasuna handitzea da helburu, mugimendu patroiak eta postura hobetzea, baita muskuluen tonua orekatzea ere.

NOLA EGITEN DA K-STRETCH SAIO BAT?

K-Stretch hamakan egiten da, luzaketak eta ariketa zehatz eta progresiboak gauzatzen dira, gorputzaren artikulazioak mugitzen direlarik.

JARDUERA FISIKO OSASUNGARRIA DA, MUNDU GUZTIAK EGIN DEZAKEENA, EDOZEIN ADIN ETA EGOERA FISIKOTAN.

ZEINTZUK DIRA K-STRETCH ENTRENAMENDU POSTURALAREN ONURAK?

EGUNEROKO POSTURA HOBETZEA

Lerrokatze egokia errazten du, jarrera txarrak sahiesten dira.

MINAK ETA ERAGOZPENAK MURRIZTEN DITU

Postura okerrek eragindako bizkarreko, lepoko eta artikulazioetako tentsioak arintzen ditu.

LESIOAK SAHIESTEN DITU

Giharretako desorekak zuzentzen ditu, eta horrek jarduera fisikoak edo eguneroko lanak egiten sortzen diren lesioak izateko arriskua murrizten du.

MUGIMENDUAREN ERAGINKORTASUNA AREAGOTZEN DU

Gorputzaren biomekanika hobetzen du, mugimenduetan erabilitako energia optimizatuz.

GIHAR EGONKORTZAILEAK INDARTZEN DITU

Bizkarrezurrari eusten dion eta gorputza artikulatzen duen gihar sakona indartzen du.

MALGUTASUNA ETA OREKA AREAGOTZEN DITU

Mugimendu osasungarriaren maila eta gorputzaren egonkortasun handiagoa sustatzen ditu.

ARNASKETA HOBETZEN DU.

Jarrera egokia izateak diafragma hedatzea eta arnasketa eraginkorragoa izatea errazten du.

K-STRETCH ENTRENAMENDUA PROBATU DUTENEN TESTIGANTZAK

ERABILTZAILEEN %99,7RI BIZKARREKO MINA HOBETZEN LAGUNDU DIO

K-stretch metodoak bizkarreko mina eta elastikotasuna nola hobetzen dituen jakin nahi duzu? Praktikatzen dutenen gogobetetze-maila ezagutu nahi duzu? Deskargatu inkesta eta ezagutu emaitzak

tarifak

Sesio 1

50
  • Klase indibiduala

2 sesio hilabetean

90
  • Klase indibiduala

Bikote plana
2 sesio hilabetean

140
  • Bi pertsona

Bikote plana
4 sesio hilabetean

240
  • Bi pertsona