CORPOREVIVO TALDEA
Gure zentruan, entrenatzaile bakoitza jarduera fisikoaren profesional soil bat baino gehiago da: mugimenduaren zale amorratuak gara. Gutako bakoitzak prestakuntza eta esperientzia pertsonal eta profesional sakona du entrenamendu fisikoan eta osasun integralean. Gure helburua, mugimenduaren bidez gizaki gisa duzun potentzial handiena lortzen laguntzea da.
GORPUTZAREN ERABILERA
Zure gorputzak nola funtzionatzen duen ulertzen lagunduko dizugu, mugimenduaren oinarritik, gorputzaren kontzientzia handiagoa garatuz.
ESPEZIALISTARIK ONENAK
Etengabe ikasten dabilen profesional taldea, % 300ean konprometitua, ahalik eta zerbitzurik onena emateko.
OSASUNAREN IKUSPEGIA
Ikuspegi global baten eta zentzuzko entrenamendu programatu baten oinarrituz, zure mugikortasuna, indarra eta osasuna sustatzen lagunduko dizugu.
EZAGUTU CORPOREVIVOKO TALDEKIDE BAKOITZA
IKER TAINTA
Nire izena Iker da, nire bizitza markatu duen eta nire benetako pasioa ezagutzera eraman nauen nire historia partekatu nahi dut zuekin: pertsonei euren osasuna, energia eta bizi-kalitatea hobetzen laguntzea.
15 urtez esku-pilotako pilotari profesionala izan nintzen, diziplina eta konstantzia zer diren erakusteaz gain, pasio batetik bizitzeko aukera eman zidan kirola. Hala ere, ahalegin istorio guztietan bezala, hainbat erronkei ere aurre egin behar izan nien. Nire kasuan, nire aldakak izan ziren nire etsai. Aldaketako lesioak mugarri izan ziren nire ibilbidean. Aldaka batean ebakuntza egin behar izan nuen, eta bestea oraindik ebakuntzaren zain dago.
Pilota profesionaletik erretiratzea erabaki nuen, baina ez bizitza aktibotik, ezta nire bertsiorik onenean egoteko desiotik ere. Norabide aldaketa hainbat galdera sortu zizkidan: nola zaindu nire gorputza; nola sendatu lesioak; nola mantendu indartsu eta osasuntsu bizitza oso bat gozatzeko… Orduan, nire osasunarekiko, elikadurarekiko eta giza gorputzaren funtzionamenduarekiko interesa garapen eta jomuga pertsonal bihurtu ziren.
Ikasten nuena prestatzen, ikertzen eta praktikan jartzen hasi nintzen. Nire egoera fisikoa ez ezik, nire ongizate orokorra ere hobetzen lagundu didaten tresna ahaltsuak aurkitu nituen. Mugimendu kontzientea, indar-entrenamendua, nire gorputzari entzutea, meditazioa praktikatzea eta, batez ere, estresa kudeatzea bezalako gauzek markatu dute diferentzia nire bizitzan. Gaur, 38 urterekin, bizi-bizi sentitzen naiz, indartsuago eta argiago bizitza osasuntsua izateko bidean.
Orain, nire asmoa argia da: esperientzia eta ezagutza hau besteekin partekatu nahi dut. Pertsonei beren gorputzarekin berriz konektatzen, energia eta bizitasuna irabazten eta bizitza osasuntsuagoa eta osoagoa eraikitzen laguntzea benetako oparia da niretzat. Ibilbide hau izugarri gustatzeaz gain, nire bizitza zentzuz eta xedez betzen du.
JESÚS ARROYO
Entrenatzaile naiz, baina ikasle ere bai.
Nire istorioa ez da hasten makineria modernoz beteriko gimnasio batean, ezta txaloz jositako pista batean ere. Nire bizitzako unerik sinpleenetan eta, aldi berean, gogorrenetan hasten da. Zalantzek eta beldurrek gainditzen ninduten egun haietan, nire gorputza eta burua lerrokatu ezinik nenbilela, entrenamendu fisikoan babesa aurkitu nuen, nire bizitza eraldatzeko modu bat.
Giza gorputzak eta buruak elkarrekin lan egin behar dutela ikasi nuen lehendabizi. Praktikan jartzen nuen flexio bakoitzak, jauzi bakoitzak, saio bakoitzak, nire giharrak indartzeaz gain, nire izaera ere sendotzen zuen. Ahalegin fisikoaren bidez, neure buruarekin diziplina izaten ikasi nuen, nire mugak errespetatzen, baita erosotasunaren mugetatik harago lanean jarraitzen ere. Garapena konfort egoeratik baino mugimendu kontzientetik eta integraletik datorrela ohartu nintzen.
Gaur, entrenatzaile gisa, nire helburua ez da zu ariketak eginez lanean jartzea bakarrik. Denok barruan daramagun indarra aurkitzen laguntzea da, bizitza alda dezakeen sugarrari indarra ematea. Badakit zer den galduta, norabiderik gabe sentitzea, eta badakit, baita ere, lehen pauso bakar batek nola alda dezakeen etorkizun guztia. Gehiago ematera bultzatzen zaitudan bakoitzeko, hartu kontuan ni ere hor egon naizela: izerditan, borrokan, bertsio hobe bat bihurtu nahian..
Entrenatzailea naiz. Baina zure alde apustu egitea erabakitzen duzunean izan zaitezkeenaren isla ere banaiz.
Eren AimareM
Esperientziak zerbait irakatsi badit, entrenatzaile batek ez duela zure bizitza aldatzeko ahalmenik, baina horretarako tresnak ematen dizkizula izan da. Beti ibili naiz nire gorputzean aske sentitzeko modua bilatu nahian, eta ez dut mugimendua baino tresna hoberik ezagutu horretarako. Entrenatzea nire burua ezagutzeko, aurre egiteko, onartzeko eta baloratzeko espazio bat da. Nire pasioarekin konektatzen du, nire bertsiorik onena aurkitzen laguntzen dit eguna joan eta eguna etorri. Entrenatzeko modu eta metodo asko probatu ditut, diziplina desberdinak, eta oso argi daukat nahi duzun bizitza sortzeko prozesuaz gozatzera iristeko zapaltzen duzun lurra eta bizi duzun gorputza besterik ez dituzula behar. Zure gorputzak geldiarazi beharrean aurrera jarraitzen lagun zaitzake.