Jesus naiz, Iyengar yoga zale sutsua duela 5 urte baino gehiagotik, irakasle, entrenatzaile eta CORPOREVIVOren sortzailea. Gorputza adimenetik eta arimatik bereizten ez den entrenamendu integrala eskaintzen den zentrua da berau.
Yogak egungo bizitzan duen garrantziari buruzko gogoeta batzuk partekatu nahiko nituzko oraingo honetan, izan ere, Mendebaldean, estresak, gertaeren abiadurak eta norbanakoon deskonexioak zeharkatuta bizi baikara.
Guztia momentuan lortu behar dela uste duen gizarte batean bizi gara, bat-bateko lorpenak benetako oinarri zintzoa duten ekintza sakonen gainetik jartzen dituen gizarte batean, etengabe egiten egotea, izatea baino garrantzitsuago dela ematen duen gizarte batean. Testuinguru horretan, yoga ez da luxu bat, ezta moda bat ere: premia bat da. Yoga ez da ariketa fisikoa bakarrik – nahiz eta hori nahikoa litzatekeen gorputz tentsoen eta bihotz azeleratuen aro honetan –, yoga eraldaketa bide bat da, presentziara, zintzotasunera eta esentziara itzultzea da.
Zoritxarrez, Mendebaldeko yoga sarritan urtu, sinplifikatu egin da. Ongizatea helburu dutenen erakusleihoko beste produktu batean bihurtu da, postura ikusgarriak, perfektuak, ingurune paradisiakoetan, esaldi motibatzaileak eta Instagrameko kontuetan oinarritzen dena. Edukiz hustu da «irisgarri» izatera iristeko, baina aldi berean, benetako ongizatea lortzeko eskaintzen duen bidetik irten da.
Hala ere, gero eta jende gehiagok sentitzen du koherentzia falta dela: antsietate kronikoarekin bizitzea ez dela normala; gorputzak esaten digunetik deskonektatzea ez dela osasungarria; egun osoa distraituta egotea ez dela askatasuna. Kasu guzti horietan eragin dezake yogak — benetako yogak — benetako diferentzia bilatzen du.
CORPOREVIVOn praktika zintzoa, zorrotza eta maitasunetik sortutakoa defendatzen dugu. Iyengar metodoarekin izan dudan esperientziari esker ikasi dut gorputza kontzientziaz zaintzen. Kontua ez da urrun iristea, norbere barrura iristea baizik; integratzeko, afinatzeko, entzuteko. Kontua ez da minari ihes egitea, une bakoitzean daukaguna bizitzen ikastea eta hortik haztea baizik..
Yoga ez da ihesbide bat, sarbide bat da. Gaur inoiz baino gehiago, zarataren eta gehiegikeriaren erdian, isiltasunera, gorputzaren konzientzira eta errealitatera itzuliko gaituzten momentuak behar ditugu. Azken finean, yogarekin ez da mugimendua aldatzen, bizitzeko modua baizik.
Horrelako zerbait sentitzen baduzu, barrura begiratzen hasteko unea iritsi zaizula sentitzen baduzu, CORPOREVIVON itxarongo zaitut. Oinutsik, arnasa sakon eta bihotza libre.



