
DIAFRAGMA; ONGIZATEA ETA ERRENDIMENDUA
Diafragma: sentitzeari utzi dugunaren oroigarri bat. Gorputzak beti hitz egiten duela esan ohi dugu Corporevivon, batzuetan entzuteari utzi diogun arren. Kanpoko estimuluek atentzio guztia okupatzen digun garaian bizi gara: betebeharrak, konpromisuak, exijentziak… eta inertzia horretan oinarrizkoenarekin, gure arnasketarekin, harremana galtzen ari gara. Diafragmak, baimenik eskatu gabe lan egiten duen muskulu horrek, beste inork baino



