Yoga mendebaldean: inoiz baino beharrezkoago


Jesus naiz, Iyengar yoga zale sutsua duela 5 urte baino gehiagotik, irakasle, entrenatzaile eta CORPOREVIVOren sortzailea.  Gorputza adimenetik eta arimatik bereizten ez den entrenamendu integrala eskaintzen den zentrua da berau.


Yogak egungo bizitzan duen garrantziari buruzko gogoeta batzuk partekatu nahiko nituzko oraingo honetan, izan ere, Mendebaldean, estresak, gertaeren abiadurak eta norbanakoon deskonexioak zeharkatuta bizi baikara.

Guztia momentuan lortu behar dela uste duen gizarte batean bizi gara, bat-bateko lorpenak benetako oinarri zintzoa duten ekintza sakonen gainetik jartzen dituen gizarte batean, etengabe egiten egotea, izatea baino garrantzitsuago dela ematen duen gizarte batean. Testuinguru horretan, yoga ez da luxu bat, ezta moda bat ere: premia bat da. Yoga ez da ariketa fisikoa bakarrik – nahiz eta hori nahikoa litzatekeen gorputz tentsoen eta bihotz azeleratuen aro honetan –, yoga eraldaketa bide bat da, presentziara, zintzotasunera eta esentziara itzultzea da.

Zoritxarrez, Mendebaldeko yoga sarritan urtu, sinplifikatu egin da. Ongizatea helburu dutenen erakusleihoko beste produktu batean bihurtu da, postura ikusgarriak, perfektuak, ingurune paradisiakoetan, esaldi motibatzaileak eta Instagrameko kontuetan oinarritzen dena. Edukiz hustu da «irisgarri» izatera iristeko, baina aldi berean, benetako ongizatea lortzeko eskaintzen duen bidetik irten da. 

Hala ere, gero eta jende gehiagok sentitzen du koherentzia falta dela: antsietate kronikoarekin bizitzea ez dela normala; gorputzak esaten digunetik deskonektatzea ez dela osasungarria; egun osoa distraituta egotea ez dela askatasuna. Kasu guzti horietan eragin dezake yogak — benetako yogak — benetako diferentzia bilatzen du.

CORPOREVIVOn praktika zintzoa, zorrotza eta maitasunetik sortutakoa defendatzen dugu. Iyengar metodoarekin izan dudan esperientziari esker ikasi dut gorputza kontzientziaz zaintzen. Kontua ez da urrun iristea, norbere barrura iristea baizik; integratzeko, afinatzeko, entzuteko. Kontua ez da minari ihes egitea, une bakoitzean daukaguna bizitzen ikastea eta hortik haztea baizik..

Yoga ez da ihesbide bat, sarbide bat da.  Gaur inoiz baino gehiago, zarataren eta gehiegikeriaren erdian, isiltasunera, gorputzaren konzientzira eta errealitatera itzuliko gaituzten momentuak behar ditugu. Azken finean, yogarekin ez da mugimendua aldatzen, bizitzeko modua baizik. 

Horrelako zerbait sentitzen baduzu, barrura begiratzen hasteko unea iritsi zaizula sentitzen baduzu, CORPOREVIVON itxarongo zaitut. Oinutsik, arnasa sakon eta bihotza libre.

CORPOREVIVON ENTRENATU NAHI DUZU?

Blogeko beste artikuluak

CHI KUNG: MUGIMENDUA SENDAGAI ETA MEDITAZIO BIHURTZEN DENEAN

Chi (energia) Kung (garapena), QiGong izenez ere ezaguna, gorputza mugimenduaren bidez armonizatzeko artea da.Lehen ikusian praktika leun bat dirudien arren, lasaitasun horren atzean indar sakona dago: keinu bakoitza egitura sendo batetik jaiotzen da, sustraitutako gorputz batetik, arintasunari eusten dionetik. Chi Kung-en, leuntasuna ez da ahultasuna, eta irmotasuna ez da zurruntasuna; biak batzen dira oreka sortzeko.

Irakurri gehiago »

Errendimendua eta ongizatea: askok nahasten duten oreka

Errendimendua helburu nagusi bihurtu den garai batean bizi gara. Kirolean, lanean, gure eguneroko bizitzan, lorpenek eta emaitzek neurtzen gaituztela dirudi. Hala ere, “gehiago errenditzeko” obsesio hori, askotan, gure ongizate fisiko, mental eta emozionalaren kontura egiten da. Eta hor nahasmen handia dago: errendimendua eta ongizatea ez dira etsaiak, baina ez dira sinonimoak ere. Kirol-munduan, nahasmen hori

Irakurri gehiago »

Yoga mendebaldean: inoiz baino beharrezkoago

  Jesus naiz, Iyengar yoga zale sutsua duela 5 urte baino gehiagotik, irakasle, entrenatzaile eta CORPOREVIVOren sortzailea.  Gorputza adimenetik eta arimatik bereizten ez den entrenamendu integrala eskaintzen den zentrua da berau.   Yogak egungo bizitzan duen garrantziari buruzko gogoeta batzuk partekatu nahiko nituzko oraingo honetan, izan ere, Mendebaldean, estresak, gertaeren abiadurak eta norbanakoon deskonexioak zeharkatuta

Irakurri gehiago »

Hipopresiboak: burua eta gorputza aldatzen dituen arnasketa baten sekretua

Hipopresiboak egitea ez da entrenatzea bakarrik, beste modu batean arnasten ikastea da, posturaz jabetzea eta norberaren gorputzarekiko harremanean aldaketa sakona sortzea. Momentuko presak gailentzen gaituela dirudien garai honetan, diziplina horrek prebentzioaren eta norbere buruaren zaintzaren garrantziaz ohartarazten gaitu. Azken urteotan, ariketa hipopresiboak fisioterapiaren esparruan gutxi ezagutzen den teknika izatetik geroz eta hedatuago dagoen praktika izatera

Irakurri gehiago »