HIPOPRESIBOAK
Ariketa hipopresiboek gorputz-posturak eta kontrolaturiko arnasketa teknikak konbinatzen dituzte, sabelaldearen barne-presioa murrizteko eta sabelaldeko gerrikoa eta zoru pelbikoa modu naturalean aktibatzeko.
Hipopresiboen oinarria arnasketa sakonak eta arnasketa etenaldiak posizio zehatzekin bateratzean datza, horrek sabelaldea indartzen baitu. Gorputzaren lerrokadura galdu gabe kolokatutako posturetan apnea partzialak egiten dira, sabelaldea barrurantz mugituz eta ondoren poliki, kontrolatuta zabalduz, diafragmaren mugimendu horrek gorputz enborraren muskulatura sakona aktibatzen baitu.
- Postura hobetzen da eta bizkarrezurra lerrokatzen da.
- Sabeleko muskulatura sakona indartzen da, inpakturik gabe.
- Zoru pelbikoa tonifikatzen eta babesten da; inkontinentziak sahiesten laguntzen du.
- Sabeleko diastasia gutxitzen eta sahiesten du.
- Arnasketa-kontrola eta birika-gaitasuna handitzen du.
- Erditze osteko errekuperazioa bizkortzea eta herniak sahiesten laguntzen du.