GROUND
"GORPUTZAREN MUGIMENDUAREN ARTEA"

GORPUTZ SENDOA ETA LESIORIK GABEA

EZ DA MATERIALIK BEHAR, ZURE GORPUTZAREKIN ETA ZORUAREKIN ENTRENATZEN DA

depositphotos_197514606-stock-illustration-human-feet-black-silhouette-footprint

MUGIMENDUAREN ASKATASUNA

GROUND materialik gabe entrenatzen ikasteko aukera emango dizun  entrenamendu metodo bat da.  Zure gorputza eta lurzorua baino ez dituzu beharko, eta, horrela, giza gorputzaren aukera amaigabeetaz jabetu ahalko zara.  Helburua mugimenduaren bidez askatasun-sentsazioa eta gauzak aurrera eramateko gaitasuna berreskuratzea da. Gorputz sendoagoa, abilagoa eta lesiorik gabea eraikitzen da.

logo Ground

GROUNDEK EMANGO DIZKIZUN OINARRIZKO 8 GAITASUN

Urteak daramatzagu entrenamendu pertsonalaren munduan, eta bitxia da ikustea batzuek kaga handiko pisuak nola mugitzen dituzten eta aldi berean nola EZ DIREN GAI 10-15 fondo ongi egiteko, pisu librerik gabeko zankadak exekutatzeko edo dominada batzuk gauzatzeko… Hauek bodyweight disziplinaren oinarrizko elementuak dira.  GROUNDekin zure gorputza kontrolatzen ikasiko duzu, eta bere potentzial guztia landuko duzu. Nahiz eliteko kirolaria izan, amateurra ala ez, errendimendu maila altuagoa lortuko duzu denbora gutxian metodologia honekin.

Zalantzarik gabe, GROUND-EN EMAITZETAKO BAT, LESIOEN AURKAKO GORPUTZ BAT SORTZEA DA.

Ezinbesteko osagarria da errendimendua maila gorenera eraman nahi duen edozein kirolarirentzat.

GROUNDekin hainbat planotako mugimenduen bidez inertziak sortzen ikasiko duzu. Horri esker, ulertuko duzu arnasketak, indarrak eta mugimenduak sinkronian lan egiten dutela, eta horrek edozein mugimendu arintasun eta adimen handiagoz egitera eramango zaitu.

Zure mugikortasun-mailak hobetzen badituzu, ariketa askotan kontrakzio-indarra sortzeko gaitasuna handituko duzu, eta, beraz, zure mailak esponentzialki gora egingo du.

GROUNDen, indar lana muskuluetatik haratago doa.

GURE LEHENTASUNETAKO BAT: BERE GORPUTZAZ GAITASUN ETA KONTZIENTZIA HANDIAGOA DUTEN GIZAKIAK SORTZEA.

ZUEN BIZITZAN GROUND SARTZEN BADUZUE, BERONEN KALITATEA ETA DATOZEN URTEETAKOA HOBETUKO DIRELA BERMATZEN DIZUEGU.

GOIZEZ

ASTELEHENETAN, ASTEAZKENETAN ETA OSTIRALETAN;
10:00tATIK 11:00TARA

ARRATSALDEZ

ASTELEHENETAN, ASTEARTETAN, ASTEAZKENETAN ETA OSTEGUNETAN;
18:00TATIK 19:00TARA